Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

21:30ean

Diman izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'

A.E.

EiTB

Arratia bailarara egingo dute txangoa Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik.

Arratia bailarara txangoa egingo dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik gaur. Dima herrira iritsiko dira erabat motorizaturik 'Herri Txiki, Infernu Handi' saiorako.

Dime ala Dima? Zein da herriaren adiera egokia? Misterio hori argitu nahian ekingo dio egunari Pagadik. Hainbat iritzi jaso ondoren, taberna batean atseden hartzen dagoela, astean behin herriko tabernak musikarekin alaitzen ibiltzen den dimoztar bat ezagutuko du. Zabor ontzi handi batean musika ekipoa sartu eta tabernaz-taberna ibiltzen da txokoak alaitzen. Mendi aldera joko du ondoren, hainbat orein dituen baserri batera. Oreinetako bat haurdun dago eta datorren orein-kumearentzako izan aproposa aurkitzen saiatuko da Pagadi. Giarrak dantzan jartzen amaituko du eguna Pagadik herriko Dimnasioan, eta ondoren, herriko frontoian lasto-jaurtiketa modalitatean marka egiten bi dimoztar indartsuren laguntzarekin.

Zuhaitzek bakarrik astean behin zabaltzen duen arraindegi batera bisita egiten ekingo dio egunari. Enkarguz bakarrik lan egiten dute, eta bertako arrain-saltzaileak herritarren enkarguak biltzen daukan lan piloaz solastuko da Zuhaitzekin. Arraindegitik, motorrean mendira. Tocing Racing modalitate bitxia praktikatzen duen dimoztar motozale talde handi batekin barbakoa bat prestatzen saiatuko da Zuhaitz. Dimatik gertu dagoen golf zelai txiki batean, aurrez aurre lehiatuko da Dimako golf jokalari esperientziadun batekin. Biek, batere esperientziarik gabeko bi kadi izango dituzte laguntzaile gisa, eta nahikoa lan izango dute golf pelota zulora hurbiltzen. Ondoren, 87 eta 95 urteko bi arreba dimoztarrekin solasean aritu da haien etxeko sofan. Sekulako bizi-poza duten bi emakumeek, hainbat istorio kontatuko dizkiote. Egunaren amaieran, Bob Dylan artistaren 'Forever young' kantuaren bertsio berezia egin duen Dimako rockero bat ezagutuko du bere lokalean.

'Herri Txiki, Infernu Handi', gaur, 21:30ean, ETB1en.

g>