Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko 'Herri Txiki'k audientzia datu bikainak lortu zituen
EITB
Zuhaitzek eta Pagadik Itziarrera egindako bisitak %7,3 audientzia zatia eta 177.000 ikus-entzule bereganatu zituen.
-
Zuhaitz Gurrutxaga, Itziarreko 'Herri Txiki' saioan.
Igandeko 'Herri Txiki, Infernu Handi'ren emanaldiak saioaren historiako bigarren daturik onena lortu zuen: %7,3ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko %18,7ko kuota bereganatu zituen. Gainera, 177.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Debako lurretan dagoen tokiko entitate txiki honetako herritarren istorio bitxienak ezagutu zituzten.
'Herri Txiki, Infernu Handi' saioaren laugarren denboraldiak indarra hartu du igandeko ordutegi nagusian. Bataz beste %5,8ko audientzia zatia eta euskaldunen artean %14,6ko kuota eskuratu ditu.