Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Itsasu, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Gaueko emankizunean, Lapurdiko lurretan nahasiko dituzte bazterrak Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, Itsasun.

0:28

Gaur gaueko 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, Itsasu ezagutuko dugu. Bertako hainbat istorio berezi ezagutzeko aukera izango du bikoteak Lapurdiko herrian.

Mixel ezagutuz hasiko du eguna Pagadik. Mixelek herriari buruzko hainbat bitxikeria dakizki, eta, besteak beste, Itsasuk gereziekin duen lotura estua zergatik den azalduko dio Pagadiri. Jean Paul laborari eta artzainaren eskutik, berriz, artaldea nola gobernatu ikasiko du Pagadik. Horrez gain, Jean Paulek soldaduska garaiak ekarriko ditu gogora Pagadirekin; izan ere, zerbitzu militarra egitetik ihes egin omen zuen bere buruzagiaren paperak faltsifikatuta. Bidean, Bacardi etxeak Itsasura hainbat urtez vodka berezi bat egiteko gerezi bila jo duela kontatuko dio Peiok, eta edari berezi hori dastatzeko aukera izango du aurkezleak. Atekagaitz pasabideko inguruetan dabilela, toki berezi honek gordetzen duen kondaira entzuteko aukera izango du Jokinen eskutik.

Zuhaitzek, ostera, mendialdean hasiko du eguna, Artzamendin, Lapurdiko mendi garaienaren magalean. Ramuntxo eta horren pottokak aurkituko ditu bertan. Herri ingurura joanda, Ramuntxo izeneko beste pertsona bat aurkituko du Zuhaitzek: Ramuntxo Laskarai, Ezpeletako sor-marka duten piperrak ekoizten dituen laboraria. Harekin egon eta gero, Euskal Herriaren historiako pasarte ilun bat ezagutuko du Zuhaitzek Kristobalen eskutik. Bidean aurrera eginda, Ttipia ezagutuko du, Itsasuko gau-eskolako irakaslea. Saioa bukatzeko, Julen itsasuar peto-petoarekin izango da Zuhaitz.

'Herri Txiki, Infernu Handi' igande gauero izan ohi da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.