Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Arantzazu, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EiTB

Igande honetan, Arantzazu eta bertako auzokideak ezagutuko dituzte Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak.

0:21
Arantzazun izango da gaur 'Herri Txiki, Infernu Handi'.

Gaurko emankizunean Arantzazun nahastuko dituzte bazterrak Zuhaitzek eta Pagadik; ez, ordea, Oñatiko Arantzazuko santutegian, Bizkaiko Arantzazu herrian baizik.

Pagadik Isaak ezagutuz hasiko du eguna. Isaak bere herriaz harro dagoen arantzazuarra da. Horregatik, herriko armarriak gordetzen dituen misterioak kontatuko dizkio Pagadiri. Horretaz gain, txikitako sekretutxo bat ere kontatuko dio Isaakek. Haurra zela, amamak likore apur bat ematen zion tarteka, eskolara indarrez joan zedin. Ondoren, Igorrrekin, Arantzazuko alkatearekin, izango da aurkezlea. Igor kasualitatez iritsi zen alkatetzara, hauteskunde egunean berdinketa egon baitzen bere alderdi politikoaren eta aurkari politikoaren zerrendaren artean. Zozketa bat egin behar izan zuten berdinketa apurtzeko, eta, zozketa hargatik da geroztik Igor, Arantzazuko alkate. Gero, Txusmirekin, munduko bakailaorik onena probatzeko parada izango du Pagadik; halaxe baitio Txusmik, berak prestaturikoa dela dagoen eta bakailaorik onena. Horretarako baina, ezinbesteko osagaia lortu beharko dio Pagadik: Jesusinen ortuko perrexila. Eguna bukatzeko, Juanti ezagutuko du. Ez gimnasio, ez kiroldegi, Juantik aski du bere etxepeko txokoa ariketa fisikoa sendo egin eta osasuntsu egoteko. Pagadik ere Juantik emandako gomendioak segituko ditu.

Zuhaitzek, Arantzazuko baserri inguruetan hasiko du eguna eta Mari Tere ezagutuko du. Mari Terek badu egunero betetzen duen ohitura bitxi bat: balkoira irten eta txirula jo ohi du, zertarako eta… baratzean izan ohi dituen orkatz eta basurdeak uxatzeko! Animaliak nola uxatzen dituen erakutsiko dio Zuhaitzi. Herrira jaitsita, Isabel ezagutuko du. Herriko autoritatearen parekoa da Isabel, medikuaren kontsultako, jubilatuen egoitzako eta elizako giltzak ditu berak. Tokatzen den aldiro hutsik egin gabe zabaltzen ditu herriko hainbat ate. Ondoren, Txatin ere ezagutuko du, dieta kostata egiten duen arantzazuarra. Medikuak hala eskatuta, sarri joaten da Txatin paseo bat ematera, baina, tarteka, ezin izaten dio hamaiketako bat egiteko bulkadari eutsi. Mahats-aleak eta platanoa ogi pixka batekin jatea maite du Txatinek. Azkenik eta bukatzeko, Patxi ezagutuko du Zuhaitzek. Herrian elkarte gastronomikoa izanagatik, Patxik nahiago izaten du jatetxe bateko sukaldea baliatu bere afariak prestatzeko. Etxean bezala sentitzen da Patxi bertan, eta ez du falta otordua egiteko toki propiorik.

'Herri Txiki, Infernu Handi: Arantzazu', gaur izango da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.