Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Oikia, gaur gauean, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan

EITB

Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga nortasun berezia duen Zumaiako Oikia auzoan izango dira.

0:25
Oikia, Gipuzkoa 'Herri Txiki Infernu Handi'.

Gaur, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan, nortasun berezia duen Zumaiako Oikia auzoan, Gipuzkoan, izango dira Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi.

Pagadik Arantza ezagutuko du Mantzizidor zubiaren inguruetan. Oikiako herri izaeraren ezaugarriak ezagutuko ditu bertan, Arantzak azalduko baitio zubia giltzarria izan dela herriaren garapenerako eta Zumaiaren aurrean, nortasun propioa garatzeko. Bidean aurrera eginda Mikel ezagutuko du Pagadik. Oikian jaio, bizi eta hil nahi duen herritarra da Mikel, eta harrotasunez erakutsiko diola Pagadiri, Oikiak behin, estropada bandera bat irabazi zuela. Peioren eskutik, berriz, herriko festen nondik norakoak ezagutuko ditu. Eguna Konde etxearen inguruetara mugituta bukatuko du Pagadik. Jose Julianekin egingo du topo. Etxe eder bezain ikusgarria da berea, hainbat direlako barnean ezkutatzen diren misterioak.

Zuhaitzek, berriz, Mariajexux ezagutuko du; etxerako produktu zehatzak izatea maite duen herritarra. Zorua garbitzeko ezinbestekoa du Volvone; freskagarria edateko, berriz, 'freeway' markako edaria. Manuela ere ezagutuko du Zuhaitzek. Manuelak badu kalera irteten den guztietan betetzen duen ohitura: pintxo bat jatea. Hori bai, diru-zorrorik ez du eramaten eta besteek ordaindu behar izaten diote pintxoa ezinbestean. Milaren etxera mugituta, bere ohituren nondik norakoak ezagutuko ditu. Kafea ez du atsegin; ezta esne zuria ere. Horregatik, erdibidea aukeratu behar izaten du Milak, kafe pixka batekin ondutako esnea edatea. Azkenik, eta bukatzeko, Boni ezagutuko du Zuhaitzek. Oikiako oilo eta arrautza haztegi handienetakoan barneratuko dira biak.

Kontu hauek eta beste hainbat gehiago, ohi bezala, gaur izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, 'Herri Txiki, Infernu Handi' saioan.