Herri txiki, Infernu Handi
Audientzia
Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, denboraldiko atalik ikusiena
EiTB
Zuhaitzek eta Pagadik Hernialdera egindako bisitak % 6,7ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 17,2ko kuota bereganatu zituen.
-
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Hernialden. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.
Igandeko "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa denboraldiko saiorik ikusiena izan zen. Tolosaldean kokatuta dagoen Hernialde herriari buruzko atalak % 6,7ko audientzia-zatia bereganatu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 17,2ko kuotarekin. Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako saioak 150.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.