Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Elorrion izango da, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EiTB

Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak Elorrioko bizilagunekin pasatutako uneak ikusiko ditugu zazpigarren denboraldiko laugarren atalean.

0:30

Elorrion ibiliko dira, gaur gauean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.

Pagadik Jonerekin hasiko du eguna. Energiaz beterik dago Jone, eta hala mantentzeko egunero egiten dituen ariketak zeintzuk diren azalduko dio Pagadiri.

Kirol apur bat egin ostean, kalean doala, musika entzun eta hortxe agertuko da Idoia. Lelo bat duka Idoiak: "aporta o aparta". Kaskoak beti ditu jantzita, beti dabil musika entzuten, baita igerian aritzera joaten denean ere. Kasko horien funtzionamendua Pagadiri azaltzen saiatuko da.

Ondoren, Fernando topatuko du Urats iturri inguruan, ur sulfurodun iturria. Horren onurak azalduko dizkio, baita horren izenaren zergatia, arrautza ustel usaina duela esaten baita.

Eguna amaitzeko, Xabi topatuko du herriko plazan, errebonbillo jantzita. Errebonbilloen kapitaina da Xabi, eta jaiaren nondik norakoak azalduko dizkio, baita plazako iturritik, Iturrizoro iturritik, edanez gero gerta dakiokeenaz.

Zuhaitzek, berriz, Joxe eta Felixaren maitasun istorioa ezagutuko du egunaren hasieran. 64 urte daramatzate ezkonduta, eta hainbeste urte batera irauteko sekretua zein den azalduko diote.

Mendian barrena doala, Jon topatuko du hondeatzailearekin lanean ari dela. Istripu baten ondorioz bizitzari nola begiratzen dion ikusiko dugu.

Kalean doala, Joxe Mari topatuko du ondoren, eguneroko buelta ematen. Egunero bezala, buelta emandakoan, hamaiketakoa hartzen du; ohitura sakratua da beretzat. Zuhaitz ere gonbidatuko du oraingoan, baso bat ur edan eta zartaginekoa jatera.

101 urte ditu Domingak, jostuna da, eta berarekin amaituko du eguna Zuhaitzek. 22 urte zituenetik josten aritu da orain arte, ez du sekula jantzi bat erosi, beti berak jositakoak erabili ditu.

Historia horiek eta gehiago, gaur izango dira ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en, "Herri txiki, infernu handi" saioan.