Publizitatea
Itxi

2021/06/20

10:06

Herri txiki Infernu handi

22:00etan

Lumo, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Gernika ondoko elizate historikoa ezagutuko dute.

0:33
Lumo
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Lumon izango dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, Gernika ondoko elizate historikoan. Han Joxe Mari, Jesus Mari, Xabier, Gari, Bego, Manu, Iñaki eta Juan Mari ezagutuko dituzte.

Pagadik baserri giroan hasiko du abentura, Joxe Marik lagunduta. Gosaldu aurretik ordea, baserriko zenbait lan egingo dituzte, tartean artoa aletzea. Gainera, Joxe Marik sekretu harrigarri baten berri emango dio. Segidan, Foruan dagoen Berriz baserria ezagutuko du, Jesus Mari bertako semearen eskutik. Baserria Foruko lurretan dago, udalez ere Foruari dagokio, baina elizaz Lumori. Lumoko jaiak sanpedrotan izaten dira, baina Xabier gazteak San Juan eguna ospatzeko ohitura du, sua piztuta eta gainetik salto eginda. Mikelen bisita aprobetxatuko du usadioarekin jarraitzeko. Pagadik ez du atseden handirik izango, eta Garirekin ere izerdia bota beharko du, txakolindegiko mahastien artean.

HERRI TXIKI INFERNU HANDI

"Herri Txiki, Infernu Handi", Lumon.

Zuhaitzek Bego ezagutuko du goizean goiz. Ia 80 urteko emakume indartsua da Bego, eta bere etxe-atarian edo 'Benidorm Txiki' tokian pasatzen du goiza. Denbora librea esku-pilota ikusten pasatzen du eta Zuhaitzi aitortuko dio zein den bere pilotari gustukoena. Ondoren, Zuhaitzek Manu artistarekin egingo du topo, ortura bidean doala. Bizikletan jaitsiko dira baratzera biak batera, baina ez dituzte barazkiak ereingo. Iñakirekin ostera, motoan ibiliko da Zuhaitz. Aspaldian jubilatuta dago Iñaki, baina urte luzez sukaldaria izan da itsasoan eta horren ingurukoak azalduko dizkio. Bukatzeko, sega-lanetan topatuko du Juan Mari baserritarra, eta Zuhaitzek ahalegina egingo du belardia txukuntzen laguntzeko. Segidan, Rubio eta Pardo idiak ere garbituko dituzte.

Pasadizo hauek eta gehiago, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, gaur, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.

 

 

 

 

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;