Herri txiki, Infernu Handi
22:30etik aurrera
Biriatun izango da "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa gaur gauean
EITB Media
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik umorez beteriko saioa eskainiko dute.
Gaur gauean, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi Biriatura joango dira "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan.
Pagadik Koxetxorekin egingo du topo lehenik eta behin. Ipar Euskal Herriko harri-jasotzaile ezagunenetakoa izan da. Paxkalekin herriaren historia ezagutuko du, Bidasoa ibaiari lotuta egon dena, eta ondoren, Pierrot Ipar Euskal Herriko sagardotegi zaharrenaren jabearekin izango da. Azkenik, Batistarekin mintzatuko da. Arrantzale izandakoa da, eta kanaberarekin duen prezisioa erakutsiko dio Villabonako aurkezleari.
Bestalde, Zuhaitzek Beñat eta Mikaelaren etxea bisitatuko du. Beraien arteko maitasun historia kontatuko diote. Gainera, Juana izeneko emakume batekin haren eguneroko bueltatxoa egingo du. Herriaren erdigunetik urrunen dagoen etxean Ixabelek hamaiketako eder bat prestatuko dio Elgoibarko aurkezleari. Eta azkenik, Pablorekin ere egingo du topo, eta haren igerilekuan proba bereziak egingo ditu.
"Herri Txiki, Infernu Handi" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.