Herri txiki, Infernu Handi
22:30ean
Samaniegon izango da "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa gaur gauean
EITB Media
Zuhaitzek eta Pagadik Arabar Errioxako herria ezagutuko dute zortzigarren denboraldiko zazpigarren atalean.
Arabar Errioxako Samaniego herrira joango dira bisitan gaur gauean Zuhaitz eta Pagadi.
Mahasti arteko herrira iritsi eta asto hegalari bat izango da Pagadik ikusiko duen aurreneko gauza, Samaniego Jauregitik kanpandorreraino doan kable batetik zintzilik eta mugimenduan. Haizea Fuentes gazteak azalduko dio jaien hasiera iragartzen duen astoa dela. Arantzazu Lopez de Alda ezagutuko du ondoren eta beraren eskutik herriko beste ospakizun harrigarri bat ezagutuko du: Judasen aurkako epaiketa. Mendian, izpilikua biltzen, harrapatuko du, berriz, Amaia Ugarte, hierbas ezinenez ezagunagoa. Lanean lagunduko dio aspaldiko usadio bat kontatzen dion bitartean. Eguna borobiltzeko, edertasun-saio bikaina jasoko du Paula Pascualen eskutik. Mahatsetatik eta ardotik ateratako lehengaiekin olioak, kremak eta era askotako kosmetikoak ateratzen dituztela azalduko dio.
Zuhaitzek uzta-bilketa lana gertutik ezagutuz hasiko du eguna Lara Martinezekin batera. Bere familiak duen calado edo XVI.mendeko koba-upategia ere erakutsiko dio. Patri Larrearen eskutik, mahats-mordoak garbitu eta aletzen ikasiko du, eta bere eguneroko meditazio-saioa egiten lagunduko dio. Ondoren, jan kontuak izango ditu hizpide Onintze Rementeriarekin, festetako kuadrilla-eguneko paella nola prestatzen duen erakutsiko baitio. Irune Otegirekin amaituko du egonaldia. Iruneren krepek sekulako fama ona dute familian, eta badago errezeta bat berak Resalim modura erabiltzen duena, espageti-krepak.
"Herri Txiki, Infernu Handi" asteazkenetan dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 22:30ean.