Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:30ean

Legazpi, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Gipuzkoako Urola Garaian kokatuta dagoen herri industriala, burdinaren eraldaketari lotua, ezagutuko dute denboraldi honetako bederatzigarren atalean.

0:37
Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga, Legazpin

Zuhaitzek eta Pagadik Gipuzkoako Legazpi herria ezagutuko dute, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua; izan ere aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa bertan. 

Zuhaitzek Margari ezagutuko du lehenik eta behin. 90 urte betetzera doa, eta femurra puskatu berri du. Adin horretara sasoiko iristeko, lan egitea besterik ez dagoela dio. Etxe bateko atea zabalik topatuko du Zuhaitzek. Barrura sartu, eta Maritere topatuko du oilo jana prestatzen. 82 urte ditu, eta kotxeko karneta berritu du orain dela gutxi. Jarraian Maria Luisarekin elkartuko da. 98 urte ditu eta pinpirina da. Maitasun kontuez mintzatuko dira. Azkenik, 76 urterekin lanean jarraitzen duen Juanitarekin arituko da solasean, gazte garaiez. Nekazal etxea du bere jaiotetxean, eta Zuhaitz gonbidatuko du bere etxeko gosarira. 

Pagadiren lehen gonbidatua Iñaki izango da. 86 urte ditu, dantzatzea asko gustatzen zaio, eta aho soinua ere jotzen du. Bestalde, Joxe Marik Chillida Lantokia erakutsiko dio, museo bihurtutako antzinako lantegia. Julian topatuko du kotxea garajean sartzen ari dela. Estu samar ibiltzen da, baina bere teknika erakutsiko dio. Egunero ariketak egiten ditu; 200 abdominal. Bukatzeko, Jokinek etxean dituen bost akordeoiak erakutsiko dizkio, momentu bakoitzerako bat. Akordeoia jotzeaz gain, badu beste afizio bat, bizikletak. 

"Herri Txiki, Infernu Handi" asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.