Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Bernedora joango da gaur gauean "Herri Txiki, Infernu Handi" saioa

EITB Media

11 herriz osatu dagoen Arabako udalerria ezagutuko dugu Zuhaitz Gurrutxagaren eta Mikel Pagadiren eskutik oraingo honetan.

0:35
Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadi, Bernedon

Bernedo 11 herriz osaturiko udalerria da. Bernedo herriburua, Angostina, Arluzea, Markinez, Navarrete, Okina, Durruma Kanpezu, Urarte, Urturi, Villafria eta Kinta. Batetik bestera ibiliko dira igande honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan Zuhaitz eta Pagadi, 22:15etik aurrera. 

Pagadik Urarten Iñaki ezagutuko du. Bertako presidentea da, eta Urturi, Bajauri, Markinez, Kintana, Obekuri eta Urarte herriek osatzen duten "ezkerran komunitatea"ren berri emango dio. Markinezen, berriz, Leire topatuko du. Bertan, Santa Leocadia kobetan dagoen Epona jainkosa zeltarrari buruz eta aspaldian bertakoek egiten zuten "pilocho" jokoaz mintzatuko zaio. Navarreten bizi den Igor artisaua izango da hurrengo gonbidatua. Azkenik, Urturin Rubenekin elkartuko da, herriko gazte bakarrenetakoa. Urturiko herriko jaiak berreskuratzeaz gain, UOFF jaialdia ere antolatzen dute. 

Zuhaitz Mirenekin elkartuko da lehenik eta behin. Bernedoko kaleetako etxeek dituzten markei buruz hitz egingo dio. Okinan Laura ezagutuko du eta  herriko jaietan egiten duten La Rosca del pueblo-ren berri emango dio. Bernedon Jorge topatuko du ahuntzei jaten ematen. Izen bereziak dituzte, eta zergatia ezagutuko dugu. Bukatzeko, Urturiko termetan bainua hartuko du Hector lagun duela. 

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioa, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.