Herri txiki, Infernu Handi
22:15ean
Gorliz, gaur gauean, "Herri Txiki Infernu Handi" saioan
EITB Media
Bizkaiko kostaldeko herri honetako bizilagunek inguruak erakutsi eta bitxikeriak kontatuko dituzte.
Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Uribe Kostako udalerria den Gorliz herria bisitatuko dute gaur gauean.
Pagadik Goio topatuko du, eta herrian barrena ibilbidea egingo dute. Herriko toki eta bitxikeria batzuk erakutsiko dizkio. Jarraian Aritzarekin elkartuko da. Amarratz surf taldean ibiltzen da eta aparlaria dela esaten du. Surfaren Euskal hiztegia osatzekotan dabil. Ura hotz egoten da, eta azalean arazoak izaten zituen Aritzak. Hotzaren aurkako "kroma" kremaren berri emango dio Pagadiri. Ondoren Bittor "Los Urris" taldeko kidearen solastatuko da. Gorlizeko kuadrillarik zaharrena omen da; turuta-banda gisa hasi ziren 1969an. Bukatzeko Jorge ezagutuko du. Plentzia Traineru Baltza arraun klubean ibiltzen da, beteranoen taldean. Artisaua ere bada, eta Bateratxuak zer diren erakutsiko dio.
Zuhaitzek, berriz, Adelaida topatuko du. Banatzaileek izaten dituzten gaizki ulertuak azalduko dizkio. Izan ere, bai Gorlizen baita Plentzian ere, bi herrietan dago Andra Mari Bidea kalea, eta zenbakiak ere bat datoz. Ondoren, Joseba topatuko du txirrindan. 85 urte ditu eta "kirola falta barik", hori da Josebak esaten duena. Aski ezaguna den Gabi De La Maza, euskal karaokeraren sortzailearekin ere arituko da aurkezlea. Zuhaitzi kontatuko dio nolatan hasi zen honekin, eta izan dituen hainbat anekdota. Bukatzeko, gimnasia erritmikoko ariketa batzuk erakutsiko dizkio Nagorek. Pauso batzuk egin, eta koreografia txiki bat egingo dute. Nola moldatuko ote da Zuhaitz?
"Herri Txiki, Infernu Handi: Gorliz" gaur izango dugu ikusgai, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.