Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:00etan

Ortzaize, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Zuhaitzek eta Pagadik Nafarroa Behereko Ortzaize udalerria bisitatuko dute.

  • Zuhaitz eta Pagadi Ortzaizen.

    Zuhaitz eta Pagadi Ortzaizen.

Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Nafarroa Behereko Ortzaize udalerria bisitatuko dute gaur gauean "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan eta herriko hainbat auzokideren istorio eta berezitasunak ezagutuko dituzte.

Joana Aldave izango da Zuhaitzek ezagutuko duen lehen ortzaiztarra. 98 urteko emakumea sasoi betean dago. Urte luzez ibili zen Joana Parisen, eta Dorre Eiffeleko istorioak kontatuko dizkio. Mamaddi Jaunarena 89 urteko emakumearekin ere izango da. Bertan jaio zen, baina senarrarekin Filadelfiara ezkondu zen. 85 urte dituen Marie Jeanne Orpustanek Irox Behera baserrian xingar eta arrautzekin emango dio ongietorria Zuhaitzi. Sabela beteta, naziak Ortzaizen egondako garaiez mintzatuko dira biak. Azkenik, Ttotte Elguerekin mintzatuko da. Etxeko lorategian dituen satorrak dira bere amesgaizto nagusia.

Peio Toundray ezagutuko du lehendabizi Pagadik. Arranoak futbol taldeko atezaina izandakoa da Peio, harrapakari izaera omen baitu. Egun taldeko entrenatzailea da. Elorri Aizager artzain gaztea Murgi etxaldean topatuko du, bere ardi, ahuntz, zakur eta oilo bereziekin batera. Elorrirekin batera, Pagadik ahuntz eta ardi esnearen dastaketa egingo du, sagardotegian bezala. Azkenik, Kittof Bordagari ezagutuko du menditik datorrela, eta etxera gonbidatuko du horrek, otordu osasuntsu eta berezia dastatzera. Olioa edaten hasiko dira, liseriketarako onena baita. Intxaurrek burmuin forma dutenez, onak omen dira garunerako, eta, horrez gain, asun ura edan eta "txiza-loreak" jango dituzte.

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.