Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Gordexola, gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Herriko futbol taldea animatzen, dantzan eta "Dragoi Bola"ko Goku izateko lanetan ikusiko ditugu aste honetan Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga.

0:36
Herri Txiki, Infernu Handi

Igande honetako "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Gordexola bisitatuko dute Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik, eta Alex, Unai, Irati, Sergio, Martin, Juncal eta Beñat ezagutuko dituzte Bizkaiko udalerrian.

Herriko futbol zelaia bedeinkatzen topatuko du Mikel Pagadik Alex Martinez gordexolarra, 353 futbol kamiseta dituen 24 urteko gaztea. Inguru horretan, Unai Zorrilla ere aurkituko du, bere patinete elektriko, bonbo eta megafonoarekin. Basurdeak Herri Harmailaren sortzaileetako bat da Zorrilla, eta biak batera jarriko dira taldearen kantikak oihukatzen. Irati Larrondo 20 urteko gaztearekin ere egongo da saioaren aurkezlea, Gordexolako frontoi atzealdean. Musika jarrita, bertan ibiliko dira dantzan; eta 'pitoaren jokoan' arituko dira herriko jaietan gazteek antolatzen duten jolas berezian. Azkenik, Sergio Ibarguen gordexolarra Ibarguen dorretxean ezagutuko du Pagadik. Ibarguen familia herriko boteretsuetako bat omen zen iraganean.

Martin Allende bere familiaren baserrira bidean topatuko du Zuhaitzek. Amonaren baserria zena berritu eta bertara bizitzera joateko asmoa du; beraz, hor pasatzen ditu egunak lan eta lan. Juncal Altzugarai pelbisaren erregina ere ezagutuko dugu Gordexolan, eta Nathy Peluso eta elektronika libanoarrarekin Zuhaitzen gerria askatzen saiatuko da. Azkenik, Beñat Garai itzultzaile gazteak etxean duen gimnasio propioan izango da Zuhaitz, Beñaten tenpluan. Proteinadun tortilla bat jango ondoren, "Dragoi Bola"ko Goku izateko lanetan jarriko dira. Lortuko al dute fusionatzea?

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.