Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

22:15ean

Bastida, gaur gauean, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan

EITB Media

Arabar Errioxa bisitatuko dute Zuhaitzek eta Pagadik.

0:32
Herri Txiki Infernu Handi

Gaur, "Herri Txiki, Infernu Handi" saioan, Arabar Errioxako Bastida udalerrian barrena ibiliko dira Mikel Pagadi eta Zuhaitz Zurrutxaga.

Nagore galdakoztarrarekin hasiko du eguna Zuhaitzek. Valladolidekoa du bikotekidea, eta Valladolidetik gertuen zegoen Euskal Herriko herria zein zen kontuan hartuta amaitu du Bastidan, lanean leku aldaketa eskatu ostean. Gatzaga Buradon ere izango da Zuhaitz ondoren, Bastida udalerriaren parte den kontzejuan. Han Iraia topatuko du, eta bastidarrekin duten pikea azalduko dio. Gatzaga Buradonek, gainera, badu jauregia, eta Ekaitz ezagutuko du bertan. Jaietan egiten duten Santa Cantara Bendita-ren berri emango dio hark. Bukatzeko, Javi saxoa jotzen topatuko du San Gines parkean. Estilo guztietako kantak jotzeko gai da Javi, eta parkean egiten duten La batalla del vino jaiaren berri emango dio, Anarekin batera.

Pagadik, aldiz, frontoian hasiko du eguna, Naiararekin. Frontoi zaharreko neskak taldeaz hitz egingo dute. Mabik, berriz, Bastidako Sator izenekoen berri emango dio, Espainiako Gerra Zibilean, Francoren erregimenaren beldurrez, ezkutatu egin ziren bastidarren berri, alegia. Bukatzeko, herriko ohitura zahar bat azalduko dio Iñigok, Jesus jaio dela iragartzen baitute abestuz eta dantza eginez. Nola moldatu ote da Pagadi?

"Herri Txiki, Infernu Handi" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.