Itxi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

Herri txiki, Infernu Handi

ETB1en

Belauntza, gaur gauean, "Herri Txiki,Infernu Handi" saioaren bederatzigarren denboraldiaren estreinaldian

EITB Media

Ameriketako bidaiaren ondoren, Pagadik eta Miren Nogalesek elkarrekin hasiko dute abentura lehen aldiz.

  • Mikel Pagadi eta Miren Nogales

    Mikel Pagadi eta Miren Nogales

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioaren bederatzigarren denboraldiari hasiera emango zaio gaur gauean EITBn, eta Gipuzkoako Belauntzan izango da estreinuko lehen atala. Ameriketako bidaiaren ondoren eta adiskide berriarekin, Mikel Pagadik Miren Nogalesekin hasiko du abentura, Euskal Herriko herri desberdinak ezagutzeko prest. 

Pagadik eguna Jose Ferminekin hasiko du, herriko kanpai jolea dena. Kanpandorrea bere gimnasio partikularra omen da, eta bere ariketak erakutsiko dizkio Pagadiri. Karmelerekin, berriz, bere futbolari garaiaz eta Gure Txokoa diskotekaz arituko da. Koro ere ezagutuko du, furgoneta bat izan era zabortegiz zabortegi ibiltzeko ametsa duena. Bukatzeko, Iraitzekin egongo da. Hainbat urtetan Ingalaterran bizitzen aritu ondoren Belauntzara joan zen bizitzera eta kirolean topera egoteko erabiltzen dituen bi aparatu erakutsiko dizkio Pagadiri. 

Mirenek, berriz, Agustin topatuko du, "First Dates" saioaren jarraitzaile sutsua, etxe atarian dotore jantzita: txapela, abarkak eta makila. Jose Luis Ugartimendiarekin ere egongo da. Bost behi ditu eta bostak umatzeko daude. Behi haztegian, Jose Luisek bertako lanak egiten jarriko du Miren. 

"Herri Txiki, Infernu Handi" igandero izango dugu ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.