Hi, Selfie!
21:00etan, ETB1en
'Hi, Selfie!' lehiaketa, astelehenetik ostegunera, ETB1en eta online
A.E.|EiTB
Euskal Herri osotik ibiliko da Julian Iantzi selfie eroenak eta dibertigarrienak bilatzen.
'Hi, Selfie!' lehiaketa astelehenetik ostegunera ikusteko aukera izango da ETB1en. Euskal Herri osotik ibiliko da Julian Iantzi aurkezlea selfie eroenak eta dibertigarrienak bilatzen.
Bi kideko bi talde aurrez aurre lehiatuko dira selfie onenak egiten. Horretarako, herritarren laguntza eta irudimena beharko dituzte, ezinezkoak diruditen selfieak egiteko.
Saioa bukatzeko, proba nekagarriena baina dibertigarriena egin beharko dute lehiakideek: aurkezle nafarra herri edo hiriko zein tokitan dagoen asmatu! Orientazioa ezinbestekoa izango da azken atal honetan.
Aste honetan, Getxo eta Zarautz kostaldeko herrietatik ibiliko da 'Hi, Selfie!' eta hurrengoan, Durangon eta Tolosan.
Uda guztian Euskal Herrian barrena eramango gaitu lehiaketak, egunero, eitb.eus-en eta ETB1en, 21:00etan.