Hitzetik hortzera
Bertsolaritza
Piter Ansorena eta Juan Karlos Izagirre, 'Hitzetik Hortzera'n
Bertso eguna, eta honek utzitakoak izango dira nagusi gaur bazkalostean, ETB-en.
-
Hitzetik Hortzera: Jon Artano eta Piter Ansorena
Bertso eguna izango da protagonista gaur 'Hitzetik Hortzera'n. Jon Artanok Piter Ansorenarekin, Mirrirekin, pasako du goiza, eta arratsaldeko ekitaldia Juan Karlos Izagirrerekin baloratuko du. Dena ‘Hitzetik Hortzera’n, gaur bazkalostean, ETB-1en.
Urtarrilaren 26an ospatu zen Bertso Eguna Donostian, eta Jon Artanok goizean goiz zehaztu zuen hitzortua Piter Ansorenarekin. Bertsolari eta dantzari ezberdinek ireki zuten eguna konstituzio enparantzan. Emanaldia bukatzean Artanok Mirrirekin hitzegindakoak ikusiko ditugu igandean: Konstituzio plazaz, bere bertsozaletasunaz eta Andoni Egañaren maisu izan zenekoaz.
Arratsaldeko ekitaldiaren balorazioa berriz, Juan Karlos Izagirrerekin, Donostiako alkatearekin egingo du aurkezleak. Afalosteko emanaldiak, eta horietako protagonistekin izandako txolarteak, ere izango dira programan: Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe, eta Millan Telleriarekin izandakoa batetik, eta KARMA taldeko abeslari Maddalen Arzallus eta Maialen Velarderekin izandakoa bestetik.
Esan bezala, gaur 15:00etan izango da ‘Hitzetik Hortzera’, ETB-1en. Gainera, eitb nahieranen ere egongo da saioa ikusteko aukera.