Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Gaur gauean

Iturengo Kontu-Eguneko bazkaria, 'Hitzetik Hortzera'n

A.H.

EITB

Iturengo inauterietako ezkutukoak agertuko dituzte Felixi Iparragirre ttuntturogileak eta Alazne Untxalo eta Egoitz Gorosterrazu bertsolariek, gaur gauean, 20:45ean, ETB-1en.

  • Iturengo Kontu-Eguneko bazkaria, 'Hitzetik Hortzera'n

Beste urte betez erritua berritu dute Iturengo herriko etxeko ganbaran. Bertso bazkaria izan zen kontu eguneko ekitaldi nagusia. Eta hori izango du ardatz, 'Hitzetik Hortzera' saioak, gaur gauean, 20:45ean, ETB-1en. Hasieratik bero-bero zegoen giroa bor-borka jarri zuten Julio Soto eta Iker Zubeldiaren kantuak. Atsedenean, isilka, ostatura jaitsi eta, bertako konplize gutxi batzuen laguntzaz, larruak eta joareak lotu zituzten gerrian; zapiak lepoan; ttuntturroak buruan; eta ixipua eskuan hartuta azaldu ziren ganbaran dunba-hots burrundara batean. Mikroa hartu eta bertsotan hasi zirenean, lehertu egin zen giroa.

Bertso-festa hasi aurretik Felixi Iparragirre ttuntturrogileari bixitan joan zitzaion Jon Artano Rekaldea etxera. Mozorro meta handi bat dauka Iparragirrek etxeko egongelan. Bertso-bazkariko hutsartean jaietako diru-kontuak herritarren artean nola egiten dituzten azaldu zion Artanori Egoitz Gorosterrazuk. Eta Alazne Untxalok berriz, ganbarari buruz hitz egin zion. Bertan egiten du lan, bertan festa eta bertan kantatuko du igandean Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Iturengoaz gain, Tolosan Txolarre Irratiaren alde egindako jaialdiko bertso hautatuak ere emango dituzte. Amaia Agirreren esanetara sei bertsolari: Andoni Egaña, Jon Maia, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Alaia Martin eta Igor Elortza.

Gaur gauean, 20:45ean, ETB-1en.