Hitzetik hortzera
Gaur gauean
Mutriku eta Gasteizko bertsoaldiak, 'Hitzetik Hortzera' saioan
Mutrikuko 'Plazatik Gaztetxera' egunaren ospakizunean eta Gasteizko gaztetxearen mende-laurdeneko ospakizunean izango da Jon Artanok gidatzen duen saioa, ostiralean 21:00etan hasita.
-
Jon Artano
Mutrikuko eta Gasteizko gaztetxeetako bertsoaldietako saiorik onenak emango ditu 'Hitzetik Hortzera' saioak ostiral honetan. 21:00etan hasita, Jon Artanok gidatzen duen saioa Mutrikuko 'Plazatik Gaztetxera' eta Gasteizko gaztetxearen mende-laurdeneko ospakizunetan murgilduko da.
'Plazatik Gaztetxera' txapelketaren hamabigarren edizioa ospatu zen joan zen astean Mutrikun. Ekitaldi ezberdinak egon ziren egunean zehar, eta arratsaldean bertso saioa izan zen. Eneko Arrate izan zen saioaren aurkezlea eta Asanblada eta Bertso Eskolako kideek partaideentzako ariketa xelebreak prestatu zituzten. Bertsolariek jolasti erantzun zuten eta publikoa bero bero egon zen. Mundiala atera zen saioa.
Mutrikuko bertso eskolako kideek jarri zuten martxan Plazatik Gaztetxera Eguna 2002. urtean. Beraiekin egon da Jon Artano kontu kontari. Ekimena martxan jartzeko izan zituzten arrazoiak kontatu dizkiete gazteek, garai hartako kontuak gogo ekarri dituzte, eta gaur egun bertsolaritzarekin duten harremanaz hitz egin dute elkarrekin.
Bestalde, aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan, gainera, Gasteizko gaztetxea agertuko da. 1988an hutsik zegoen apezpikuaren lorazainarena izandako erakin hura eta gazte talde batek bertan gaztetxea sortzea erabaki zuen. Hogeita bost urte darama mantxan Gasteizko gaztetxeak, eta bertan izan da Jon Artano, urteurrena dela eta antolatutako bertso-saioa grabatzen. Josu Goikoetxeak proposatutako gaiei kantatu zieten Iñaki Viñaspre, Jone Uria, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Maialen Lujanbio bertsolariek.