Hitzetik hortzera
Bertsolaritza
Durangoko saioa zuzenean eta 'Hitzetik Hortzera', gaur, EiTBn
A.E. | EiTB
Gaur jokatuko da Txapelketa Nagusiko finalaurrekoen lehen itzuliko azken saioa Durangon, eta zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en.
Durangon jokatuko da gaur Bertsolari Txapelketa Nagusiko laugarren finalaurrekoa, lehen itzuliko azkena. Han jakingo da zein 18 bertsolari sailkatuko diren finalaurrekoen bigarren itzulira. Aitor Mendiluze, Iñaki Apalategi, Jon Maia, Miren Amuriza, Miren Artetxe eta Oihana Iguaran ariko dira bertsotan, eta Amaia Ugaldek egingo ditu gai-emaile lanak. Durangoko irabazlea zuzenean sailkatuko da bigarren itzulira, eta Iruñeko saioan kantatuko du.
Saioa zuzenean eskainiko da ETB4n eta eitb.eus-en, 16:55etik aurrera. Aitzol Barandiaranek aurkeztuta, Uxue Alberdik egingo ditu iritzi-emaile lanak.
'Hitzetik Hortzera'n, Maule-Lextarreko bertso onenak
Maule-Lextarren jokatu zen hirugarren finalaurrekoa. Han izan ziren kantuan Etxahun Lekue, Beñat Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Nerea Ibarzabal, Julio Soto eta Nerea Elustondo. Bertsoaldi onenak eskainiko dira gaur 'Hitzetik Hortzera' saioan, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.