Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

2018ak utzitakoak errepasatuko ditu, gaur, 'Hitzetik Hortzera' saioak

EiTB

2018ko urteari zuzendua izango da igandeko saioa, beraz, unerik berezienak gogora ekarriko dituzte. Gainera, 1988an eman zen lehenengo saioaren irudiak ere izango dira ikusgai.

1:05

Gaurko 'Hitzetik Hortzera' saioak urteak utzitakoak errepasatuko ditu bertso-doinuz eta neurri ezberdinetan. Hamabi bertsolarik bertso-jarri bana kantatuko digute eta urteko bertso onenak berreskuratuko ditugu.

Urtearen oroitzapen ibiltaria

Urteko azken igandera heldu gara eta programa berezi honetan 2018ak utzi digunari buruz kantatuko dugu. Zertaz oroituko gara? Zer ahaztu nahiko genuke? Plazaz plaza dabilen bertsolaria urtearen oroitzapen ibiltari bilakatzen da. Hori dela eta, hamabi bertsolariri bertso-jarri bana eskatu diegu; hurrenez hurren Beñat Gaztelumendi, Miren Amuriza, Miren Artetxe, Iñaki Murua, Amets Arzallus, Aitor Servier, Sarai Robles, Oihana Bartra, Andere Arriolabengoa, Xabat Galletebeitia, Eneko Lazkoz eta Maialen Lujanbiori. Zeri kantatuko ote dio bakoitzak?

Urteko bertsoaldi hautaketa

Igandeko programan 2018ak utzi dituen bertsoaldi onenak eskainiko ditugu. Besteak beste, Tolosan Amets Arzallus, Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña; Alegian Beñat Gaztelumendi eta Jon Maia; Zigoitian Oihana Iguaran eta Alaia Martin; Legazpin Aitor Sarriegi eta Unai Agirre; Iruñean Julio Soto; Zarautzen Amets Arzallus eta Iker Zubeldia; Anoetan Aitor Mendiluze eta Getxon Jon Maia, Unai Iturriaga, Andoni Egaña, Jone Uria eta Fredi Paia.

'Hitzetik Hortzera'ren 30. Urteurrena

Errepasoak errepaso, 1988ko abenduan eman zen 'Hitzetik Hortzera' telebista programaren lehen atala. 30 urte beteko ditugu eta hori ospatzeko lehen saio hartako irudiak berreskuratuko ditugu igandeko programan. Nola aldatu ote da 'Hitzetik Hortzera' 30 urteotan?

'Hitzetik Hortzera' igandeetan izaten da ikusgai, 15:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.