Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Oholtza gaineko maskarak eta biluzteak, gaur, "Hitzetik Hortzera"n

EiTB

Julio Soto eta Uxue Alberdirekin hitz egingo du gaiaren inguruan Eider Perezek.

1:48
Julio Soto eta Uxue Alvarez

Sarri oholtzan beste batzuen ahotsetik kantatzen duten arren, izen eta abizenez ezagutzen ditugu bertsolariak; beraiek eta baita beren bizitza eta iritzi pertsonalak ere. Oholtza gaineko maskarez eta biluzteez ariko dira Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin, gaur, "Hitzetik Hortzera"n.

Mozorrorik gabe irteten da bertsolaria jendaurrera; mozorro fisikorik gabe, behinik behin. Ezezagun multzoa aurkituko du parean: bere gorputza ikusten duena, bere hitzak entzuten dituena eta, neurri handiagoan edo txikiagoan, bere bizitzaz dakiena. 

Zer egin dezake bertsolariak horren aurrean? Ikusten den hori aldarrikatu ala hitzezko maskaren atzean ezkutatzen saiatu? Lortu ote daiteke? Igandeko programan, ezkutatzearen, biluztearen eta oholtza gaineko bestelako erabakien inguruan ariko dira Julio Sotorekin eta Uxue Alberdirekin.

Lore Jokoetako irabazleak

Lore Jokoetako irabazleak izango dituzte hizpide Historiako emakume atalean, XIX. mende hasierako Lore Jokoetako irabazleak ezagutuko ditugu: Aña Etxegarai, Hondarribiko Joxepa, Maria Luixa Erdozio eta Mariana Hargain

Han eta hemen jasotako bertso saioak ere eskainiko dituzte. Arrasateko Emakumeen Txokoak antolatuta Kontrako eztarritik liburuan oinarritutako bertso saio literarioan izango dira, baita Astigarragako Ipintza sagardotegiko Errugbi inklusiboaren aldeko bertso bazkarian ere. Gainera, Iruñeko, Lasarte-Oriako, Oiartzungo eta Pasaiako saioetako bertsoaldiak ikusteko aukera izango da.

Gaur, 15:00etan, "Hitzetik Hortzera", ETB1en eta eitb.eus-en; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez izango du aukera, EiTB Nahieran atarian.