Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

15:00etan

Oier Lakuntza bertsolariarekin solasean, aste honetako "Hitzetik Hortzera"n

EITB MEDIA

Wolfram sindromea diagnostikatu zioten Oierri oso gaztetan, eta horrek ikusmenean, entzumenean eta beste hainbat gaitasunetan eragiten dio.

  • Oier Lakuntza.

    Oier Lakuntza. Argazkia: Bertsozale Elkartea.

Oier Lakuntza bertsolari eta kimikariarentzat gizarteari ikuspegi ezberdinetatik begiratzeko tresna da bertsolaritza eta horrexegatik gazte gaztetatik egin izan dio leku bat bere bizitzan. 2012an kimikan doktoratu zen eta azken urteotan, gasteiztarrekin aritzen da bertsotan, bertako Arabako Parke Teknologikoan baitu lantokia. Berarekin egongo da aste honetan "Hitzetik Hortzera" saioa.

Lan eta konstantzia handia dago bere bizitzan, Wolfrang sindromeak zeharkatzen duen ibilbidean. Besteak beste, aniztasun funtzionala duen jendearentzat bertsolaritza nolako esparrua den ezagutuko du saioak Oierrekin; bertsolaritzarekiko harreman horretan aurkitzen diren muga eta erraztasunak. Eta noski, bertsolari iruñearraren bertsoaldi batzuk ere gogora ekarriko ditu "Hitzetik Hortzera" telebista saioak.

Laudiotik Markina-Xemeinera

Agurtu berri dugun urteko abendu hasierako saio pare bat ere gogoratuko dira aste honetan. Euskaraldiaren egitarauaren baitan Laudion egindakoa eta Markina-Xemeingo Kontzesioetako jaialdia.

Bestalde, Maite Roman Mungiko bertsozalearekin batzeko aukera izango du saioak. 2019ko ekainean Lekeitioko saioko bertsoaldi bat ekarriko du bertsoaldi kutunaren atalera, kantuan Jon Maia, Julio Soto, Nerea Ibarzabal eta Maialen Lujanbio.

"Hitzetik Hortzera" saioa igandean izango da ikusgai, 15:00etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.