Hitzetik Hortzera: Bertsoak Euskal Telebistan | EITB Hitzetik Hortzera

Hitzetik hortzera

10:31

Hitzetik hortzera

Larunbatean eta igandean

Argazkietatik bertsoetara, denboraldiko azken "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Eider Perezek Danele Sarriugarte izango du mintzalagun, eta Miren Amurizaren eta Maialen Lujanbioren bertsoak eskainiko dituzte.

  • Danele Sarriugarte idazlea ''Hitzetik Hortzera''n egindako elkarrizketan

    Danele Sarriugarte idazlea "Hitzetik Hortzera"n egindako elkarrizketan. Irudia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Denboraldiko azken "Hitzetik Hortzera" programan, argazkilaritza eta bertsolaritza uztartuko dituzte. Sigfrido Koch argazkilariaren lanei kantari aritu ziren orain gutxi Miren Amuriza eta Maialen Lujanbio San Telmo museoan, eta saio hartako gai-jartzailearekin elkartu dira. Danele Sarriugarte idazleak argazkietatik bertsoetara dagoen bidea aztertuko du. 

Sigfrido Koch Bengoechea argazkilari donostiarraren argazki bilduma bat dago egunotan ikusgai San Telmo museoan: "Kearen eta lanbroaren artean" du izena erakusketak. 1936ko Gerrako argazkiek eta Gipuzkoako paisaiek osatzen dute 150 argazki batzen dituen bilduma hau. 

Lan berezia eskatu zioten Danele Sarriugarteri, eta, erakusketa abiapuntutzat hartuta, bertsotarako gaiak sortu behar izan zituen idazle elgoibartarrak. Erakusketaz, zuri beltzezko argazkiez eta bertsotara gaiak ekartzeko egindako zubi lanaz aritu da solasean Eider Perez aurkezlearekin. 

Ondoren, Maialen Lujanbiori eta Miren Amurizari tokatu zitzaien ahotsa jartzea ke, lanbro eta argazki eder guzti horiei, eta San Telmo museoan izan zen saio hartako bertsoaldiak eskainiko dituzte "Hitzetik Hortzera"n. 

Horrez gain, Arrasateko eta Azkoitiko bertso saioen hautaketa entzuteko aukera ere izango dute ikus-entzuleek. Denboraldi honetako bertso kuttunen atalean, hainbat bertso-eskolaren eta bertsozaleren herrietatik igaro da ETB1eko programa, haien bertsoaldi maiteak zeintzuk diren ezagutzeko. Azken programarako, Aramaioko Aitor Ugartek eta Tolosako Josu Artutxak bertsoaldi bera aukeratu dute.

"Hitzetik Hortzera" saioaren azken atala larunbatean, 21:00etan, eta igandean, 15:00etan, izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena