Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Bertso otorduak bueltan, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera" saioan

EITB Media

Errezilgo bertso afarian eta Zaldibiako Zapi Janztean egongo da saioa.

  • Iker Zubeldia eta Maialen Akizurekin solasean "Hitzetik Hortzera" saioan

    Iker Zubeldia eta Maialen Akizurekin solasean "Hitzetik Hortzera"n. Irudia: Bertsozale Elkartea.

Aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan, urte eta erdi luzeren ondotik, bi bertso otordutan izango dira: Errezilgo bertso afarian eta Zaldibiako Zapi Janztean. Mahai inguruko bertso saioen pixkanakako itzuleraren lekuko izan eta Errezilgo saioko protagonistekin batuko dira.

Errezilgo elkartean bertso afaria antolatu zuten aurreko astean. Kantuan Iker Zubeldia eta Maialen Akizu aritu ziren, eta bertsotan entzuteaz gain, beraiekin bildu eta bertso otorduei buruz solasean egiteko aukera izan dute; baita Jon Gurrutxaga Erniarraitz Bertsozale Elkarteko kide eta antolatzailearekin ere.

Zaldibiako Zapi Janzteak bere 4. edizioa izan du aurtengoa. Iaz jaialdi formatuan antolatu zuten, baina aurten mahai ingurura itzuli dira bertsolariak. Kantuan, Andoni Egaña, Maialen Akizu, Jon Maia eta Nerea Ibarzabal.

Bertsoaldi Kuttuna Lezamatik Pello Madariaga bertsozale eta gai-jartzaileak azken Euskal Herriko Txapelketa Nagusira eramango gaitu, Iruñera, hain zuzen ere. Gogoan duzue Alaia Martinen kartzelako lana? 

"Hitzetik Hortzera" gaur, 21:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.