Itxi

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

Hitzetik hortzera

21:00etan

Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaren ataria, gaur gauean, "Hitzetik Hortzera"n

EITB Media

Finalaurrekoetako momentu onenak eskainiko dituzte eta Estitxu Arozena aurtengo txapel-emailea elkarrizketatuko dute.

  • Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako unerik onenak "Hitzetik Hortzera"n

    Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetako unerik onenak "Hitzetik Hortzera"n

Azaroaren 28an jokatuko da Iruñean 2021eko Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala. Aste honetako "Hitzetik Hortzera" saioan Altsasun, Berriozarren eta Leitzan jokatutako hiru finalerdietako bertsoaldien hautaketa eskaintzeaz gain, Estitxu Arozena aurtengo txapel-emailearekin arituko dira solasean

Zortzi bertsolarik lortu dute Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalean kantatzeko txartela: Eneko Lazkoz Martinez, Julio Soto Ezkurdia, Joanes Illarregi Marzol, Saioa Alkaiza Guallar, Josu Sanjurjo Altzuri, Xabat Illarregi Marzol, Xabier Silveira Etxeberria eta Eneko Fernandez Maritxalar. 

21:00etan izango da ikusgai "Hitzetik Hortzera" ETB1en eta eitb.eus-en.