Hizka Mizka
Astegunero, 18:45ean
'Hizkamizka' lehiaketa bueltan, gaurtik aurrera, ETB1en
Hizki, hitz eta jakintzaren inguruko lehiaketa astegunero izango da ikusgai, Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztuta.
Zuhaitz Gurrutxagaren eskutik, 'Hizkamizka' lehiaketak denboraldi berria abiatuko du ETB1en. Gaurtik aurrera, astegunero, arratsaldeko ordutegian izango da ikusgai, 18:45etik aurrera. Hizki, hitz eta jakintzaren inguruko lehiaketa da, batez ere.
Aurreko denboraldian, 135 saio eta 12.000 galdera baino gehiago egin zituzten, eta ia 40.000 euro banatu. Denboraldi honetan ere, ordu erdi iraungo du atal bakoitzak, eta bi lehiakide ariko dira aurrez aurre, kultura orokorreko 100 galderari baino gehiagori erantzuten eta hutsik ageri diren hainbat taula apurka betetzen. Taula horietan, kantuen zatiak ageriko dira, edo esaera zahar bat, edo hitz polit baten definizioa, edo aforismo ezagun bat…
Azkenean, puntu gehien lortzen dituen lehiakideak 200 euro eta hurrengo saioan lehiatzeko aukera irabaziko ditu. Gainera, egunero ehun euro gizenduko den zaku bat irabazteko aukera ere izango du.
Gaur abiatuko da 'Hizkamizka' lehiaketaren denboraldia berria, 18:45etik aurrera, ETB1en.