Itxi

Irabazi arte

Irabazi arte

Irabazi arte

Aurrestreinaldiak

"Irabazi Arte!"ren 3. denboraldiaren aurrestreinaldiak, urtarrilean

EITB Media

Donostian eta Iruñean egin dira dagoeneko aurrestreinaldiok. Hilaren 20an, berriz, Gasteizko Europa Jauregian izango da eta, 28an, Bilboko Euskalduna Jauregian. Gonbidapenak (doakoak) eskura daitezke.

  • Otsailean estreinatuko da telesailaren denboraldi berria

    Otsailean estreinatuko da telesailaren denboraldi berria

"Irabazi Arte!"ren hirugarren denboraldia ate joka dugu: otsailaren 2an estreinatuko da PRIMERAN plataforman eta astebete geroago (hilaren 9an) ETB1en. Dagoeneko egin dira bi aurrestreinaldi: Donostiako Victoria Eugenia Antzokian bata eta Iruñeko Baluarteko Jauregian bestea. Hala, beste bi gelditzen dira: hilaren 20an, 12:30ean, Gasteizko Europa Jauregian, eta hilaren 28an, 12:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Gasteizko ekitaldirako gonbidapenik ez da geratzen, eta Bilbokoak Euskalduna Jauregiko webgunean eskuratu daitezke.

Lehen atala ikusteko aukera, primizian

Hiru hilabete joan dira moto istripu latza gertatu zenetik. Jon, istripuaren erruduna aurkitu nahian, obsesionatu egingo da. Amets, azkenik, armairutik irtengo da futbol zelaian. Bestalde, Olatzek bere gorputzarekiko dituen beldurrak gainditu beharko ditu Gorkarekin duen bikote harremanean. Lili eta Malen nerabetasunaren fasean sartuko dira, eta Printzesen aldagelan jokalari berri bat azalduko da: Alaitz, Noraren etsaia bihurtuko den neska.

Kontu horiek guztiak abiapuntu hartuta, Printzesak futbol taldearen istorio berriekin gozatzeko aukera izango dugu lehendabizi PRIMERAN plataforman eta ondoren ohiko lekuetan: hots, ETB1en, eitb.eus-en, EITBren YouTube kanalean eta "Go!azen"en appan.