Arene

Printzesen kapitaina eta jokalari izarra, erabakigarria eta borrokalaria. Zailtasunak zailtasun, futbolarekiko duen maitasunak bere horretan jarraitzen du. Bere izaera indartsuak eta duen erabakitasunak edozein oztopori aurre egitera eramaten dute, ingurua bere aurka dagoela dirudien arren. Erabaki nahiko eztabaidagarriak hartu beharko ditu ikasturte berrian.
Sua Enparantza aktore eta dantzari donostiarrak egiten du Areneren papera. Gure Zirkuko kideetako bat da, eta "La Coleccionista" telesailean eta "Eden" soinu-fikzioetan ikusi eta entzun dugu.
© EITB - 2026 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
