Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Audientziak

"Itxi Liburuak" Josune Ariztondorekin, denboraldiko ikusiena, asteazkenean

EITB Media

Halaber, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa ere denboraldiko bigarren atalik ikusiena izan zen euskaldunen artean % 10,1eko kuotarekin.

  • Gaizka Aranguren eta Josune Ariztondo

    Gaizka Aranguren eta Josune Ariztondo. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Asteazkenean "Itxi Liburuak" saioan Saturrarango kartzelaz aritzea tokatu zitzaion Josune Ariztondori. Gaizka Aranguren eta hainbat adituren eskutik lortu zuen Josunek frankismoak izan zuen emakumeentzako espetxe nagusiaren istorioa zertxobait gehiago ezagutzea. Bigarren denboraldiko atalik ikusiena izan zen, eta audientzia-zatirik altuena bereganatu zuen gainera: % 2,5eko kuota eta euskaldunen artean % 7,0koa. Horrez gain, 49.000 ikus-entzulek jarraitu zuten saioa emisioko uneren batean.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian", denboraldiko bigarren atalik ikusiena

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa denboraldiko bigarren ikusiena izan zen % 5,2ko audientzia-zatiarekin eta euskaldunen artean % 10,1eko kuotarekin. Julen Baz sukaldari zornotzarra izan zuten gonbidatu. Dimako Garena jatetxeko sukaldari-burua da Julen eta bertan eskaintzen duten plateretako bat prestatu zuen Joseba Arguiñanoren laguntzaz: Garena Jatetxeko Ardia. Eguerdiko gastronomia saioak 28.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.