Itxi

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

Itxi Liburuak

22:30ean

Kike Amonarriz eta euskal sukaldaritza, gaur gauean, "Itxi Liburuak" saioan

EITB Media

Historian barrena, garai ezberdinetako jakiak ezagutuko dituzte, baita euskal sukaldaritza berria ere.

0:30
Kike Amonarriz

Euskal Herria munduan ezagun egiten duen ezaugarrietako batean murgilduko da gaurko "Itxi Liburuak" saioa: euskal sukaldaritzan, hain zuzen ere. Kike Amonarrizek izango du, oraingoan, irakasle postuan jarri eta gaia kontatzeko erronka.

Gaizka Aranguren historia dibulgatzaileak lagunduta, euskaldunon jan-edanen munduan murgilduko dira. Paleolito garaira bidaia egin eta orduko jakiak jateko aukera izango du Amonarrizek; baita oso gureak direla uste badugu ere, gureak ez diren jakien berri izateko ere. Erdi Aroko sukalde batean sartuko da, eta euskal sukaldaritza berria ere ezagutuko du.

Hori guztia kontuan hartuta, hainbat gonbidaturen laguntza ezinbestekoa izango da. Tartean izango dira Hilario Arbelaitz, Ainhoa Ostolaza, Mila Oliveri eta Imanol Zubelzu.

Euskal sukaldaritzaren inguruan ikasitako guztia ikasleei azaldu beharko die gero Kike Amonarrizek, baina ez edonola. Telebistako saio askotan erakutsi duen trebetasuna baliagarria izango al da ikasleak jakien munduan murgiltzeko?

"Itxi Liburuak" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB1 eta eitb.eus-en.