Xabier Mikel Errekondo

Xabier Mikel Errekondo

Xabier Mikel
Errekondo
Adina: 55
Lanbidea: Eskubaloiko jokalari ohia eta politikaria
Lekua:Usurbil
Xabier Mikel Errekondo Saltsamendi

Xabier Mikel Errekondo Saltsamendik onartu du Markel Irizarren erronka eta "Itzulera" saioan parte-hartzera ausartu da.

Eskubaloi-jokalari ohia da Errekondo. 1983an herrian sortu zen lehen eskubaloi taldean aritu zen. Handik Oarso Las Banderas taldera joan zen, eta ondoren, Bidasoan aritu zen sei denboraldiz.

1993an, bestalde, TEKA Cantabria taldera egin zuen salto eta hiru denboraldi eman zituen bertan. Hurrengo urteetan, Ciudad Realen, Portland San Antonion eta Ademar Leonen aritu zen. Eskubaloi Liga, Europako Txapelketa, Superkopa eta Errege Kopako txapelak eskuratu zituen bere ibilbidean zehar.

Kirol profesionala utzi ondoren, politikaren munduan murgildu zen eta Usurbilgo alkatea izan zen ANVrekin, baita Amaiurrekin Madrilen diputatu gisa aritu ere.