Markel Irizar

Markel Irizar

Markel
Bizipoz
Adina: 40
Lanbidea: Txirrindulari ohia eta taberna baten jabea
Lekua:Oñati
Markel Irizar Aranburu

Markel Irizar Aranburu da "Itzulera" saioaren bultzatzaile nagusia. Txirrindularitzan ibilbide oparoa izan zuen, 15 urterekin gurpil gainean hasi eta 23 urterekin Euskaltel-Euskadi taldean hasi zenetik.

2010-2011 denboraldian, Team RadioShack taldean aritu zen Lance Amstrongekin batera eta 2012-2019 denboraldietan, Trek Sagafredo taldeko kide izan zen.

Ibilbide oparoari amaiera eman nahian, Donostiako Klasikoa aukeratu zuen horretarako une aproposa izango zelakoan. Halaxe izan zen; “etapa bat bukatzeko erarik onena” izan zela aitortu izan baitu Irizarrek.