Nagore Osoro

Nagore Osoro

Nagore
Korta txiki
Adina: 25
Lanbidea: Arraunlaria
Lekua:Ondarroa
Nagore Osoro Larrañaga

Kostaldeko emakumeen kasta du Nagore Osoro ondarroarrak eta, dagoeneko, arraun munduan aski ezaguna da. Erdietsitako balentrien artean, Kontxako Bandera bat eta bi Liga garaipen nabarmenduko genituzke.

Ondarroako Arraun Elkartean hasi zuen ibilbidea, Zumaiako Arraun Elkartean aritu zen geroago eta Ondarroara itzuli da berriz ere patroi lanetan.

"El Conquistador" saioan ere jardun zuen kapitain gisa Patri Espinar pilotariarekin batera. Indartsua omen da oso, bai fisikoki bai izaera aldetik ere. Taldekideak motibatzen ere iaioa omen da eta horrek eman dio egun duen arrakasta.