Itxi

Izarrak kalean

Iruñeko kanporaketa

Leire Onsalo 'Stars. Izarrak kalean' saioko hirugarren irabazlea

I.Z

EITB

Elizondoko gazteak Iruñeko Fermin izan du aurkari lehen finalerdian. Finalean, berriz, Amaia eta Mikel bikotea eduki ditu aurrez aurre. Hesian taldearen "Behar zaitut" abestia kantatu du finalean.

2:03

Leire Onsalo Elizondoko 17 urteko neska izan da "Stars. Izarrak kalean" musika lehiaketaren hirugarren saioko irabazlea. Gaztea izan arren, gitarrarekin euskal kantak oso ondo abestu ditu Leirek, eta txanpon gehien berak lortu ditu.

Lehen finalerdia

Jendez beteriko Iruñeko plaza ezagun batean izan da lehen finalerdia, eta Leirek San Fermin ikastolan musika irakaslea den Fermin izan du aurkari. Lehenengo Fermini tokatu zaio abestea, eta "Oi Ama, Eskual Herria" kanta herrikoia abestu du. Ondoren, Leirek Ken Zazpiren "Haizea" abestia kantatu du.

Bi emankizunak bukatzean, publikoak bota dituen txanponak zenbatu ditu Haritz Lete aurkezleak. Ferminek 4 euro inguru lortu ditu eta Leirek 15. Beraz, Leire Onsalok irabazi du lehen finalerdia.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdian, Amaia Apezteguiak eta Mikel Alcasenak osatutako bikoteak Ander Iruretagoyena zarauztarra izan dute aurrez aurre. Lehenik Amaia eta Mikeli tokatu zaie abestea, eta Tina Turnerren "Proud Mary" kantua abestu dute. Anderrek Lor taldearen "Zure doinua" abestiaren bertsio bat kantatu du. Parekatua izan da txanponen banaketa, baina azkenean Iruñeko bikotea izan da garaile bigarren finalerdian.

Hirugarren saioko finala

Amaia Apezteguiak eta Mikel Alcasenak osatutako bikotea eta Leire Onsalo lehiatu dira hirugarren saio honetako finalean. Leirek Hesian taldearen "Behar zaitut" abestia kantatu du finalean. Iruñeko bikoteak, berriz, Efecto Pasillo talde kanariarraren "Hecho con tus sueños" abestia aukeratu du. Bi emanaldiak bukatuta, Haritz Letek txanponak zenbatu ditu. Amaia eta Mikelek 8 euro inguru lortu dituzte eta Leirek 11. Beraz, Leire Onsalo izan da hirugarren saioko irabazlea, eta "Stars. Izarrak Kalean" lehiaketaren final handirako txartela eskuratu du.