Jateko Modukoa
22:30ean
Plater tradizionalak prestatu beharko dituzte Unaik, Aitorrek eta Rubenek, gaur, "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Nagoreren dastamena limurtzeko ahalegina egingo dute. Saioaren bukaeran jakingo du Nagorek gehien gustatu zaion sukaldaria izan ote den jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona.
Gaur gauean, "Jateko Modukoa" saioaren atal berri bat izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, Klaudio Landak aurkeztuta. Bertan, parte hartzaileek jende berria ezagutzeko aukera dute, sukaldaritzaren bidez.
Astero bezala, lau partehartzaile berri izango dira oraingoan ere. Hala, Unai iurretarra, Aitor berrobitarra eta Ruben Donostiako tiktokerra izango dira Nagore gonbidatuarentzat kozinatuko duten sukaldariak. Menu osoa dastatzeko aukera izango du azken horrek: lehen bi platerak berak proposatutakoak; postrea, berriz, sukaldari bakoitzaren aukerakoa. Nagorek eskatuta, tradizio handia duten platerak kozinatu beharko dituzte sukaldariek. Ez dute lan erraza izango Nagore ohituta dagoen plateren zapore bera lortzeko eta, zailtasunak gainditu eta plater bana aurkezteko, euren arteko laguntza beharrezkoa izango dute hirurek. Postreak, aldiz, sukaldariek etxetik ekarritako errezetarik onenak izango dira. Hori bai, Nagoreri etxeko postreak gustatzen zaizkiola jakin ere egin gabe.
Gonbidatu gisa, Nagorek erabakiko du nor den lehen begi kolpean gehien gustatu zaiona, eta ez hori bakarrik; bigarren platera kozinatzen duten bitartean, sukaldariekin banan-banan hitz egiteko aukera izango du, iritziz aldatu ote duen ere erabakitzeko.
Plater guztien dastaketa, baina, itsu-itsuan izango da, eta plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du guztia Nagorek. Amaieran, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duen sukaldaria hobeto ezagutzeko aukera izango du, afari batean. Orduan jakingo dugu Nagoreri gehien gustatu zaion sukaldaria izan ote den jateko moduko plater gehien prestatu dizkiona. Bat egingo al dute?
"Jateko Modukoa", Klaudio Landak aurkeztuta, ostegunetan, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Jarraipen zabala sare sozialetan
Telebistako eta webguneko emisioarekin batera, presentzia zabala du programak sare sozialetan, Instagram, Twitter eta TikTok kontuen bidez. Hala, nola ez, Twitterren jarraipena egingo zaio programa emititzen den bitartean, eta Instagramen eta TikToken ere jarraipen aktiboa egin zaio programari, eduki gehigarriak eskainiz.
"Jateko Modukoa" saioaren webgunea
Sareetan:
Instagram: jatekomodukoa_etb
Twitter: JatekoModukoa
TikTok: @jatekomodukoaetb
Atal guztiekin playlist berezia EITBren YouTube kanalean: youtube.com/EitbEus