Jateko Modukoa
22:30ean
Musuak, hirukoteak eta rantxerak, gaur "Jateko Modukoa" saioan
EITB Media
Garikoitz gernikarra, Guillermo basauriarra eta Julen durangarra sukaldariek Andrea Noaingo artistarentzat kozinatu beharko dute.


Gaur gauean, Garikoitz gernikarra, Guillermo basauriarra eta Julen durangarra dira "Jateko Modukoa"ren denboraldi honetako saiorik beroeneko protagonistak eta Andrea gonbidatuarentzat kozinatuko dute.
Artista da Andrea, eta esperimentuak maite ditu. Denboraldi batez bikotekiderik gabe egon eta gero, harreman egonkor bati ekiteko gogoz dator "Jateko Modukoa" saiora. Noaingo gazteak pertsona saltsero eta aktibo bat nahiko luke bere aldamenean. Zein sukaldari gustatuko zaio lehen begi kolpean, Julen abenturazalea, Guillermo sukaldaria ala Garikoitz festazalea?
Andreak ez die lan erraza jarriko mutilei: begetarianoa da, eta lehen errezetarako, izen benetan originala duen plater bat aukeratu du, zer izango ote da? Bigarren errezetan, aldiz, gonbidatuak artista sena aterako du, eta garrantzi berezia emango dio aurkezpenari. Sukaldariek irudimena dantzan jarri beharko dute Andrearen gustua limurtzeko, eta hala, puntuazio altuena eskuratzeko.
Kozinatzeaz gain, hitzorduen txanda ere iritsiko da, eta joko pikanteen bidez, gonbidatuak modu sakonagoan ezagutuko ditu sukaldariak. Gai oso randomak izango dituzte hizpide: hirukoteak, rantxerak, patinak, inoiz egin dizkieten gauza sexyenak… Tentsio sexuala oso agerikoa izango da hitzorduetan, eta inoiz baino kontaktu fisiko gehiago egongo da.
Plater bakoitza nork prestatu duen jakin gabe probatu eta ebaluatu beharko du dena Andreak. Amaieran, jatekoa prestatu duten hiru sukaldarien artean, jakirik gustukoenak prestatzea lortu duena hobeto ezagutzeko aukera izango du, afari erromantiko batean. Bertan, biek jakingo dute ea Andreari gehien gustatu zaion sukaldariak prestatu dituen jateko moduko plater gehien. Bat egingo dute, ala beste batek lortuko du janariaren bidez gonbidatua konkistatzea?
"Jateko Modukoa" ostegunetan izaten da ikusgai 22:30etik aurrea ETB1n eta eitb.eus-en.