Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Txokolate beltz coulanta natilla saltsarekin eta toffearekin
Txokolate beltz coulanta natilla saltsarekin eta toffearekin
Osagaiak
  • Txokolate beltz opila:
  • • 3 arrautza
  • • txokolate beltza, 170 g
  • • irina, 50 g
  • • arto irina, 50 g
  • • azukrea, 100 g
  • • gurina, 100 g
  • • legamia hautsa, koilarakada txiki bat
  • Praline betegarria:
  • • esne gaina, 200 g
  • • Gianduia, 150 g
  • Natilla saltsa:
  • • esnea, 65 g
  • • esne gaina, 185 g
  • • 3 arrautza gorringo
  • • azukrea, 35 g
  • • banila adar bat
  • Toffea:
  • • azukrea, 50 g
  • • esne gaina, 75 g
  • Kakao-gaileta hautsia:
  • • irina, 200 g
  • • arbendol hautsa, 65 g
  • • kakao hautsan, 7 g
  • • gurina, 125 g
  • • azukrea, 5 g
  • • arrautza, 30 g
  • • gatza
Prestaketa

Txokolate beltz opila:

Katilu batean txokolatea eta gurina urtzen jarri. Bol batean, arrautzak azukrearekin irabiatu, arrautzak igo arte. Legamia hautsa, irina eta arto irina gehitu. Ondoren, gurina eta txokolate urtuaren nahasketa gehitu. Aurrez gurinarekin igurtzitako molde batean bota erdiraino, praline bola sartu eta opil orearekin estali. 8 minutuz laberatu 200ºC-tan.

Praline betegarria:

Esne gaina epeldu eta gianduiarekin nahastu, buelta batzuk eman eta izotza egiteko moldeetan sartu eta izoztu.

Natilla saltsa:

Ontzi batean esnea eta esne gaina jarriko dugu irakiten banila adar arraspatuarekin. Beste ontzi batean gorringoa azukrearekin ondo nahastuko dugu. Likidoak irakitean gorringo eta azukre nastura bota eta sutan jarriko dugu 85ºCtan. Sutatik atera eta lehenbaitlehen hoztu.

Toffea:

Azukrea ontzi batean karamelatzen jarriko dugu eta kolore horia hartu duenean, esne gaina beroa botako diogu. Pare bat minutuz irakiten utzi eta hoztu ondoren biberoi batean sartu.

Gaileta hautsia:

Solidoak nahastu eta gurina dadotan poliki-poliki gehitu, osagai guztiak batu arte. Labeko erretilu batean zabaldu eta laberatu 170 °C-tan 10 minutuz.

BUKAERA:

Coulanta moldetik ateratzean, plater sakon batean jarri, eta honen alde batean gaileta hautsia eta beste alboan natilla saltsa botako dugu. Toffe saltsarekin zirriborro batzuk egin coulantaren gainetik.