Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Hostopil palmerak txokolatearekin
Hostopil palmerak txokolatearekin
Osagaiak
  • Hostopila:
  • Indar erdiko irina, 500 g
  • Gurin urtua, 100 g
  • Ura, 250 g
  • Gatza, 7 g
  • Gurina, 350 g
  • Azukre arina
  • Txokolate urtua:
  • Txokolate beltza
  • Txokolate zuria
Prestaketa

Hostopila:

Orea homogeneoa izan arte oratuko dugu.

Bola egin eta gurutze bat egin, babestu eta egoten utzi utzi ( 20 minutu).

Gurina arrabolarekin landuko dugu, gutxi gorabehera laminatu egin dezakegula ikusi arte.

Gurina ore barruan sartu.

Kolpeak eman, tenkatu, laukizuzen bihurtu arte, eta hiru geruza geratuko dira.

Ondoren, 20 minutuko atsedenaldia.

Bira erraza eta bikoitza emango ditugu.

Hotzean 20 minutuko atsedenaldia.

 

Bueltak bukatu ondoren, hostopila luzatu, azukre arina gainetik bota eta orea tolesten joango gara. Hotzean gorde eta gogortu egiten denean, xerrak ebaki eta labe erretilu batean jarriko ditugu. Labean sartu 180ºC tan 15-10 minutuz.

Txokolate urtua:

Txokolateak ontzi batean jarri eta mikrouhinean urtu egingo ditugu. Epeldu ondoren palmerak margotu egingo ditugu eta txokolate zuriarekin marra batzuk marraztu.

 

Bukaera:

Hostopil palmeretan txokolatea gogortzean, ontzi batean jarriko ditugu.