Itxi

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Azkenburukoak

Gabonetako konpota txakolinarekin, intxaursaltsa eta mami aparra
Gabonetako konpota txakolinarekin, intxaursaltsa eta mami aparra
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Gabonetako konpota:
  • K-pilota txakolina, 500 g
  • Azukrea, 150 g
  • Kanela adar erdia
  • Arbeletxekoaren orejoia, 60 g
  • Aranpasa, 125 g
  • Piku lehorrak, 60 g
  • Mahats pasak, 60 g
  • Bi errege sagar
  • Udare bat
  • Ura, 500 ml.
  • Limoi azal birrindua
  • -Intxaursaltsa:
  • Intxaurrak, 125 g
  • Esnea, 500 ml.
  • Azukrea, 125 g
  • Kanela adar erdia
  • -Mami aparra:
  • Mamia, 200 g
  • Esne gaina, 50 g
  • Litro erdiko sifoia
  • Gas karga bat
  • -Tututxoen masa:
  • Irina, 250 g
  • Azukrea, 50 g
  • Gurina, 25 g
  • Esnea, 125 g
  • Gatz pixka bat
Prestaketa

Gabonetako konpota:

Egosi ura, txakolina, azukrea eta kanela 15 minutuz. Denbora hori igarotakoan, sartu pikuak eta arbeletxekoaren orejoiak. Utzi beste 20 minutuz egosten eta gehitu aranak eta mahaspasak. Egosi beste 15 minutuz eta, azkenik, gehitu sagarra eta udareak zurituta eta zatituta. Utzi irakiten beste ordu erdi eta zerbitzatu epel edo giro-tenperaturan. Limoi baten birrindura gehi dakioke.

Intxaursaltsa:

Zapaldu intxaurrak zurezko mailu batekin edo mortero batean, pasta fina lortu arte. Antzina, prozesu hori harizko bi trapu finen artean egiten zen.

Esnea kanelarekin irakin, adarra kendu eta intxaur-orea eta azukrea gehitu. Jarri leun-leun egosten 20 minutuz, krema arin bat geratu arte. Oso arin dagoela nabaritzen badugu, utzi pixka bat gehiago egosten eta oso lodi gelditzen bada, arindu esne pixka batekin sutatik atera aurretik.

Kendu eta ontzietan banatu. Epela edo hotza jan daiteke.

Mami aparra:

Hartu egindako mamiak eta ontzi batean nahastu, sifoia bete, gas karga sartu eta hotzean pausatzen utzi.

Tututxoaren masa:

Epeldu esnea eta gehitu gurina eta azukrea gatzarekin batera. Sutik kanpo irina gehitu eta nahasi masa homogeneoa lortu arte. Utzi masa ordubetez pausatzen, hotz positiboan ongi estalita. Hozkailutik atera ondoren, zatitu orea zati batzuetan eta luzatu arrabolarekin, masa oso fina lortu arte. Lan-eremuan olioa erabiltzea komeni da, irina hautseztatu beharrean. 2 cm zabal eta 20 cm luze diren zerrendak moztu eta molde zilindrikoen gainean biribildu. Oliotan frijitu.

Bukaera:

Plater sakon batean intxaursaltsa goilarekada bat sartu. Tutua mami aparrez bete. Konpota goilarekada bat jarri eta tutua honen gainean.