Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Zapo frijitua kalabaza erre saltsan eta ziazerba cus-cusa
Zapo frijitua kalabaza erre saltsan eta ziazerba cus-cusa
Osagaiak
  • Zapo frijitua:
  • - Kilo bateko zapoa
  • - 2 arrautza
  • - Irina
  • - Oliba-olioa
  • - Gatza
  • Kalabaza erre saltsa:
  • - Kalabaza, 250 g
  • - Gurina, 50 g
  • - Oliba-olioa
  • - Esne gaina, 50 g
  • - Gatza
  • Ziazerba cus-cusa:
  • - Ziazerba, 200 g
  • - Cus-cusa, 50 g
  • - Gatza
  • - Oliba-olioa
  • Ziazerba salteatuak:
  • - Ziazerbak, 100 g
  • - Baratxuri ale bat
  • - Gatza
  • - Oliba-olioa
  • - Mikro begetalak
Prestaketa

Zapo frijitua:

Zapoari solomoak atera eta xerra loditan zatituko dugu. Gatza bota, irin eta arrautzetatik pasa eta oliotan frijituko dugu.

Kalabaza erre krema:

Kalabaza zuritu, zatitu eta labeko erretiluan olio pixka batekin erre egingo dugu bigundu arte. Labetik atera, ontzi batean sartu eta birringailuarekin emultsionatu egingo dugu gurina eta esne gaina, oliba olio birjina txorrotada bat eta gatz puntuarekin.

Ziazerba cus-cusa:

Ziazerbak garbitu eta likidotzeko makinarekin zukua aterako diegu.  Zuku hori pixka bat epeldu eta cus-cusera botako dugu, ondo nahastu, gatza eta olioa jarri eta estali egingo dugu cus-cusa egin arte.

Ziazerba salteatuak:

Zartagin bero batean olio pittin bat bota, baratxuria sardeska batean zulatu eta zartagina igurtzi eta ziazerbak bota, bi buelta eman eta atera.

BUKAERA:

Plater azal batean, koilarakada bat kalabaza krema jarri, borobildu eta gainean bi zapo zati frijituta. Ondoan ziazerba cus-cus marra bat eta honen gainean ziazerba salteatuak. Plater guztian mikro begetal desberdinak jarriko ditugu.