Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Arkume saihets beteak gazta urdin saltsarekin
Arkume saihets beteak gazta urdin saltsarekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Arkume saihets beteak:
  • Arkume sahiets bat
  • Krepineta
  • Alberjinia bat
  • Baratxuri ale bat
  • Perrexil txikitua
  • -Gazta urdin saltsa:
  • 2 tipulatx
  • 30 g gurina
  • Ardo zuria, 10 cl
  • Gazta urdina, 50 g
  • Esne gaina, 200 g
  • Oilo-salda
  • -Cus-cusa barazkiekin salteatuta:
  • Cus-cusa, 150 g
  • Ur beroa
  • Azenario bat
  • Piper berde bat
  • Kuiatxo erdi
  • Oliba olioa, txorrotada bat
  • Tipulin bat
  • -Udare xerrak gurinetan:
  • Udare bat
  • Gurina
Prestaketa

Arkume saihets beteak:

Arkume saihetsak garbitu eta xerratan moztu hezurrak markatzen duen lekutik.Zzanpatu eta betegarria erdian jarri. Krepinetarekin itxi.

Betegarria egiteko, alberjiniari txortena kendu, laban txikiarekin zulo batzuk egin eta labean erre 180ºC-tan 30 minutuz. Eginda dagoenean, azala kendu, haragia atera eta zartagin batean gorritu baratxuri ale bat txikituta erregosi ondoren. Zartaginetik atera, perrexila bota eta hotzean gorde.

Gazta urdin saltsa:

Bota gurina zartagin batera. Berotzen denean, tipulatxa brunoise erara moztuta sartu, ondo erregosi, ardo txuria bota eta urritzean gazta urdina bota. Urtzen denean, esne gaina gehitu, loditzen utzi eta oso lehorra geratzen bada salda pixka bat bota.

Cus-cusa barazkiekin salteatuta:

Ura berotzen jarri eta gatza gehitu. Cus-cusari olio txorrotada bat bota, ur beroa gehitu eta kendu sobratzen dena. Estali eta utzi bost minutuz egosten.

Bestalde, zartagin batera bota barazki guztiak karratutxotan zatituta, ondo erregosi eta biguntzen direnean, gehitu cus-cus-a eta ondo salteatu su handian.

Udare xerrak gurinetan:

Udarea zuritu, xerra luzeetan ebaki eta zartagin batean gorritu gurin pixka batekin.

 

Bukaera:

Zartagin bat berotzen jarri, olio tanta bat bota eta arkume saihetsak ondo gorritu ondoren, labean sartu 180ºC-tan 5 minutuz. Plater azal batean, cus-cus koilarakada bat jarri eta gainean arkume saihetsak. Gazta urdin saltsa berotu eta koilara batekin jarri saihetsaren gainetik pixka bat. Honen ondoan pare bat udare xerra jarri.