Itxi

Bigarrenak

Bigarrenak

Bigarrenak

Legatza Pelaio txipiroiekin eta beren tinta saltsarekin beteta
Legatza Pelaio txipiroiekin eta beren tinta saltsarekin beteta
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • -Legatz betea:
  • Legatz solomoa, 300 g
  • Txipiroiak Pelaio erara
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • Arrautza bat
  • Irina
  • -Txipiroiak Pelaio erara:
  • Txipiroiak, 300 g
  • Tipula erregosia, 150 g
  • Gatza
  • Oliba-olioa
  • -Txipiroi-tinta saltsa:
  • 2 tipula
  • 2 porru
  • Txipiroi tinta
  • Arrain fumeta
  • Gatza
  • -Txipiroi tinta kurruskaria:
  • Ekilore-olioa, 30 g
  • Ura, 30 g
  • Irina, 10 g
  • Txipiroi tinta, koilarakada erdi
  • Gatza
Prestaketa

Legatz betea:

Legatz solomoari azala kendu, lau zatitan ebaki eta liburu bat bezala ireki. Pelaio erara egindako txipiroien koilarakada erdi jarri. Itxi, irin eta arrautzetatik pasa eta frijitu.

 

Txipiroiak Pelaio erara:

Txipioiak garbitu ondoren, zatitu eta zartagin batean olioarekin ondo gorritu, tipula erregosia gehitu eta 30 minutuz egosten utzi, bigundu arte.

 

Txipiroi tinta saltsa:

Tipula zuritu, porrua garbitu eta biak ondo txikitu. Zartagin batean olioarekin erregosi, arrain fumeta gehitu eta egosi bost minutuz. Txipiroi tinta sartu, irakin bat eman eta birringailuarekin txikitu, iragazi eta ontzi batean eduki.

 

Txipiroi tinta kurruskaria:

Lau osagaiak elkartu eta birringailuarekin emulsionatu. Biberoi batean sartu eta olioarekin igurtzi dugun zartagin batera txorrotada bat bota eta lehortu arte sutan utzi. Paper xurgatzaile batera atera. Zartaginak ez du oso bero egon behar.

 

Bukaera:

Plater azal batean koilarakada bat txipiroi tinta saltsa jarri eta borobildu. Erdian bi legatz zati jarri.