Lehenengo plateren errezetak | Joseba Arguiñano Sukalerrian EITB

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Lehenengoak

Fabada txirlekin eta txorizo mamiekin
Osagaiak
  • (2 pertsonarentzat)
  • Fabada:
  • Fabada freskoa, 500 g
  • Gurin zatitxo bat
  • Oliba-olioa, txorrotada bat
  • Hirugihar zati bat
  • Piperrauts gozoa
  • Azafrai txigortua
  • Txorizo bat
  • Olio-errea:
  • Tipula bat brunoise eran zatituta
  • Oliba-olioa
  • Txirlak:
  • Txirlak, 150 g
  • Baratxuri ale txikitu bat
  • Ardo zuria, txorrotada bat
  • Oliba-olioa
  • Perrexila
  • Txorizo mamiak
  • Hirugihar kurruskaria
  • Arrautza egosia
Prestaketa

Fabada

Lapiko batean ur hotzarekin txorizoa eta odolkia 5 minutuz egosi, irakiten hasten direnetik. Xukatu eta ez gorde salda.

Eltze garbi batean, fabe freskoak urarekin jarri, bi hatz gainetik.

Olioa, gurina, txorizoa eta odolkia gehitu, su bizian 15 bat minutuz jarri, irakiten hasi arte; estalkia kendu, eta gatza eta azafraia gehitu. 12 minutu inguru egosten jarraituko dugu su bizian. Zartagin batean, tipula oliotan erregosi. Sutan frijitu ondoren, piperrautsa bota eta buelta batzuk eman, eta berehala olio frijitua bota.

Sua itzali, estalkia jarri eta plantxaren izkina batean utziko dugu hondar-beroarekin, sukaldean ordu eta erdi inguru lasai-lasai egin dadin.

Txirlak

Zartagin batean baratxuri txikitua olioarekin sueztitu jarriko dugu. Dantzan hasten denean, txirlak bota eta irin pixka bat hautseztatu, ardo zuri txorrotada bat eta zartaginaren taparekin estali. Ireki direnean, sua itzali eta zartaginetik atera. Saltsa urrituko dugu eta perrexil txikitu pixka bat botako dugu. Txirlak berriro zartaginera sartu.

Txorizo mamiak, arrautza egosia eta hirugihar kurruskaria:

Lapikoko txorizoa pusketa txikitan zatitu eta labera sartuko dugu 130 ºC-tan, lehortu arte. Hozten denean, birrindu egingo dugu.

Hirugiharra karratutan zatitu eta zartaginean oliorik gabe alde guztietatik gorritu. Arrautza egosi egingo dugu.

Bukaera

Plater sakon batean fabadak ditugu bere saldarekin jarriko ditugu. Hauen ondoan txirla koilarakada on bat botako dugu eta gainetik txorizo mami batzuk eta hirugihar zati bat jarri.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali
  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena