Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Asier Madariaga nekazaria, gaur, "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Gainera, zesta-puntaz, oporrez, kayak ibilaldiez eta esku-pilotan profesionala izan zen garaiaz arituko dira.
-
Asier Madariaga nekazaria. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Gaur, Asier Madariaga nekazari gernikarra izango da "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioko protagonista. Bera eta bere ortuko barazkiak, horiekin prestatuko baitute eguneko platera: Gernikako piperrak bakailaoz beteta eta kokotxan pil-pil erara.
Arratzun dituen lursailak bisitatuko dituzte saioan, eta bertan landatzen dituen piper, barazki eta kiwiak erakutsiko dizkigu Asierrek. Gainera, zesta-punta, oporrak, kayak ibilaldiak eta esku-pilotan profesionala izan zen garaia izango ditu gonbidatuarekin.
"Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.