Joseba Arguiñano Sukalerrian
13:15ean
Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa, gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan
EiTB
Muskiz aldean Ainara eta Izaskunenekin txarapela pasta ekologikoa dastatu ostean, ariketa fisikoa egingo dugu Iñigo Vicensekin batera.
-
Iñigo Vicens prestatzaile fisikoa. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Sasoian jarriko gara gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan Ondarroako Iñigo Vicens prestatzaile fisikoarekin, baina, lasai, janaria ez baita faltako gure mahaian: bulgur tabulea ahuakate eta tomate tartarrarekin prestatuko dugu.
Gainera, kirolariei karbohidratoak jatea komeni zaienez, artisau-pasta egiten duten Ainara eta Izaskunengana joango gara Muskiz aldera. Bisitan, txaramela pasta agroekologikoa egiteko prozesua azaltzeaz gain, dastatzeko aukera ere emango digute. Gozamenaren ostean, ordea, sakrifizioa eta sufrimentuaren unea izango da: Laidako inguru ederrean Iñigo Vicensek ariketa fisiko batzuk proposatuko dizkigu sasoi bikainean egoteko.
Ez galdu "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioa, astelehenetik ostiralera, ETB1en eta eitb.eus-en.