Itxi

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

Joseba Arguiñano Sukalerrian

13:15ean

Ainhoa Ormazabal lasartearra, gaurko "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan

EiTB

Horrez gain, Amurrioko Lureder baratzean eta Lasarteko Patxi Larrañaga harategian izango da saioa, errezeta eta zapore berrien bila.

  • "Joseba Arguiñano Sukalerrian"

    "Joseba Arguiñano Sukalerrian". Argazkia: EiTB

Sukalde eta jatetxe kontuetan maistra den Ainhoa Ormazabal lasartearra izango da gaur "Joseba Arguiñano Sukalerrian" saioan. Ormazabalek legatz eta otarrainxka pastela egiteko pausoak azalduko ditu, eta, bitartean, Arguiñano ondoan laguntzen eta galdezka ibiliko da.

Horrez gain, Amurrioko Lureder baratzea ezagutuko dugu, bertan egiten dituzten barazki kontserbak dastatzeko aukera izango baitu Arguiñanok. Eta, bigarren platererako, kasta handiko leku batera joango da, Lasarteko Patxi Larrañaga harategira, alegia. Bertan, butifarra berezi bat prestatuko dute.

"Joseba Arguiñano Sukalerrian" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 13:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.