Itxi

Kantugiro

Kantugiro

Kantugiro

Nahieran

Abestu ‘Kantugiro’ saioko kantuekin karaokean, eitb.eus-en

Saioko abestiak eskuragarri dituzu jada ‘Kantugiro’ saioko webgunean karaokean abesteko, nahieran, zuk nahi duzun unean eta lekuan. Abestu eta erakutsi zure dohainak!

Karaokea eta jaia uztartuz dabil herriz herri ?Kantugiro? saioa, Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek aurkeztuta. Bada, orain, saioko abestiak zuk nahi duzun unean kantatzeko aukera ere baduzu, ?Kantugiro? saioaren webgunean bertan.

Horretarako, sartu abestiak izeneko atalean eta egin klik gustuko dituzun abestien gainean, euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez. Karaokean abesteko aukera paregabea izango duzu.

Lagunartean zein zure erara, sartu ?Kantugiro? saioaren webgunean eta erakutsi kanturako dituzun dohainak!